Dantzaldia 2021 - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdia

Bilbao 2021(e)ko irailaren 23(e)tik 2021(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • Dantzaldia 2021 - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdia

2021eko Dantzaldia, Bilboko Nazioarteko XXII. Dantza Jaialdia, dantza garaikidearen egungo joeren erakustaldi bikain bat izango da, tokiko, nazio mailako zein nazioarteko artisten bidez. Aurtengo kartel paregabean, Nazio mailako bost Dantza Sari ere aurkituko ditugu, eta horien artean nabarmentzen dira duela denbora gutxien saria jaso dutenak: Jesús Carmona (2020ko Sari Nazionala Sorkuntza modalitatean) eta Iratxe Ansa (2020ko Sari Nazionala Interpretazio modalitatean).

Carmona oraindik estreinatu gabeko Baile de bestias ikuskizunarekin etorriko da Bilbora (Guggenheim museoa, azaroaren 13a). 2020 – 2021 Benois de la Danse nazioarteko saria jaso zuen ekainean (Dantzaren Oskar saritzat hartua), eta horren ostean estreinatuko duen lehen muntaketa da. Gainera, dantzari kataluniarrak, flamenko modernoaren adierazle nagusia, masterclass bat eskainiko du, eta aukera aparta izango da mundu mailako dantzari handienetako batengandik ikasteko. Ansak, bestalde, Igor Bacovichekin batera osatzen duen konpainia ekarriko du, Metamorphosis Dance, Al desnudo ikuskizuna aurkezteko (Barakaldo Antzokia: urriaren 1a).

Dantzari eta koreografo gipuzkoarrak Dantzaldiaren aurreko edizioa inauguratu zuen 2020ko irailean, hain zuzen, aipatutako sariaren hartzailea izango zela jakin baino hiru aste lehenago.

Baina Carmona eta Ansaren presentzia 2012eko Dantzaldiaren izerbergaren punta baino ez da. Nabarmendutako izen zerrendan La Intrusa gasteiztarrak ere egongo dira (2015eko Dantza Sari Nazionala – Sorkuntza modalitatea). Sonora pieza laburrarekin parte hartuko dute, publiko familiarrarentzako sortutako doako saio batean (Zabalgune Eraikina; urriaren 29a). Han izango dira Sharon Fridman  (147 abrazos lanarekin) eta Berlinen bizi diren Frantics Dance Company italiar-espainiarrak ere (Space lanarekin). Beste bi Sari Nazional arituko dira elkarrekin La desnudez ikuskizun ospetsuan (hiru Max Sari 2018an – Ikuskizuna, Koreografia eta Interprete maskulinoa-). Daniel Abreuk sortua (2014ko Dantza Sari Nazionala – Sorkuntza modalitatea), muntaketa hau ezin izan da oraindik Bizkaian ikusi, estatu mailan zein nazioartean arrakasta handia izan duen arren. Abreuk berak errepresentatuko du Bilbon (Azkuna Zentroa; azaroak 25), Dácil Gonzálezekin batera (2019ko Dantza Sari Nazionala – Interpretazio modalitatea).

Guztira, 2021eko Dantzaldiak 12 hitzordu izango ditu, eta bederatzi ikuskizun izango dira guztira (Altraste arabar konpainia, Álvaro Murillo dantzari ikonoklasta eta David Marques portugaldarra ere kartelean daude). Gainera, jarduera osagarriak egongo dira, hala nola zinema, “Consejos prácticos para gestionar la danza”, edo Jesús Carmonaren masterclass saioa. Jaialdiko ohiko eremuez gain, hala nola Guggenheim Bilbao, Azkuna Zentroa, Zabalgune eraikina, Rekalde aretoa edota Deustuko La Fundición (jaialdiaren sustatzaile eta programatzailea), aurten Barakaldo Antzokiak ere parte hartuko du. Horrela izanik, 2021eko Dantzaldia Bilbotik harago ere joango da.

Dantza garaikidea gizartera gerturatzea da jaialdiaren xede nagusia, eta, apustu horrekin jarraituz, saio batzuk doakoak izango dira (lekua bete arte); aldiz, besteetarako sarrera erosi beharko da, baina prezio irisgarriekin, 7 eurotik aurrerakoak. 2021eko Dantzaldiaren egoitzen bidez eskuratu ahal izango dira (webgunea eta leihatilak). Jaialdiaren egoitza guztietan indarrean dauden osasun arauak aplikatuko dira (% 60ko edukiera, musuko homologatua erabiltzeko derrigortasuna, gel hidroalkoholikoa…)

EGITARAUA

Irailak 23
Dantza. "Qué tienen las flores" / Altraste Danza

Urriak 1
Dantza. "Al desnudo" / Metamorphosi Dance

Urriak 7
Proiekzioa. "Maguy Marin. L’Urgence d’agir"

Urriak 27
Dantza. Hiru pieza labur: "Sonora" + 147 abrazos" + "Space"

Urriak 30-31
Dantza. "Flamencas" / Álvaro Murillo

Azaroak 4
Liburu aurkezpena. Jemima Cano: "Consejos prácticos para gestionar la danza"

Azaroak 13
Dantza. "Baile de bestias" / Jesús Carmona

Azaroak 14
Master Class Jesús Carmonarekin

Azaroak 25
Dantza. "La desnudez" / Daniel Abreu

Abenduak 4 eta 5
Dantza. "Dança sem vergonha" / David Marques

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana