"Libertatea"

Donibane Lohizune 2021(e)ko Irailak 24
  • "Libertatea"

Film emanaldia eta topaketa-solasaldia Lur Olaizola film egilearekin.

Euskaraz, bat bateko itzulpenarekin frantsesez.

Iraupena: 60 min (filmaren proiekzioa: 15 min).

Publiko guzientzat, 9 urtetik goiti.

Zein pelikula ikusi ote dira Ortzaizeko zine gelan? Zein irudi? Eta, Donibane Lohizuneko Le Sélect aretoan? Norbaitek film bat kontatzen dizunean, hitzak irudi bilakatzen dira: japonesak atun  arrantzan, Cadillac eder bat, zerua blu. Irudiak pantailatik atera eta bizitzan sartzen dira. Elkarrizketa pantailarik gabeko zine areto bihurtzen da. 

Eleketa, ahozko oroimenak erakusketaren karietara, Lur Olaizola (Donostia, 1988) filmegileari ahozko memorioaren gaia esploratzea eskatu zaio. Bere gogoeta eta irakurketa pertsonalak aurkeztutako lanaren bitartez eskaintzen dizkigu eta gaualdi berezi horretan publikoarekin partekatuko ditu.

www.eke.eus

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Irailak 24
  • Ordutegia19:00
  • LekuaDucontenia Etxea
    Donibane Lohizune
  • ZenbatekoaUrririk
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana