"Maestrissimo"

Ermua 2021(e)ko Irailak 24
  • "Maestrissimo"

Maestrissimo ikuskizun «allegro e molto vivace» bat da, ganbera kontzertu baten, komedia satirikoaren eta garai baten erretratuaren erdibidean. Yllanaren estilo petoenean, hari laukote baten zorion eta zoritxarrak kontatuko dizkigute, XVII. eta XVIII. mendeen arteko garai zehaztugabe batean, hau da, Barrokoaren eta Neoklasizismoaren artean.

Abizenik ez baina talentu itzela duen bigarren mailako musikari bat, betelanak egiten dituena, eskalafoian gora egiten saiatuko da, eta maestrissimo titulua eskuratzen. Nahikoa izango al dira haren talentua eta jeinutasuna hain mundu hierarkizatuan leku bat egiteko? Lortuko al du berez merezi duen ospea?

Pagagnini aurrekoaren ildo beretik, baina nortasun propioaz, Maestrissimo lanak atsegin emango die ikusleei, oso estetika zaindua eta oso pertsonaia dibertigarriak baititu, musika klasikoaren une gailenak errepasatzeaz gain.

  • Jatorrizko ideia, sorkuntza eta zuzendaritza: Yllana
  • Zuzendaritza artistikoa: Juan Ramos y David Ottone
  • Testoa: Rafael Boeta
  • Antzezleak: Eduardo Ortega, Jorge Fournadjiev, Isaac M. Pulet, Jorge Guillén
ermua.es

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana