"Noches en la Ciudadela" zikloa 2021: Nil Moliner

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Irailak 24
  • "Noches en la Ciudadela" zikloa 2021: Nil Moliner

"Noches en la Ciudadela" zikloa 2021.

Agortu dira jada sarrerak Nil Molinerrek Ziudadelan irailaren 24an, 21:30ean, ‘Gauak Ziudadelan’ zikloaren barruan emanen duen kontzerturako.

 Nil Moliner (Bartzelona, 1992) musikari eta konpositore katalanak 2. postua eskuratu du Espainiako disko-salduenen zerrenda ofizialean “Bailando en la Batalla” bere estreinako diskoarekin, bai eta 1. postua ere artista espainiar gisara diskoa atera eta lehen astean. “Soldadito de Hierro”singlea Top 10ean kokatu da Instagramen musika arloan eta Espainiako platinozko disko bikoitzaren ziurtagiria lortu du. Nil Molinerrek platinozo beste disko bat ere irabazi du “Mi Religión” lanarekin eta urrezko lau disko “El Despertar”, “Esperando”, “Hijos de la Tierra” eta “Sin Tu Piel” lanen bidez.

2019an, Espainia osoan zehar 40 data baino gehiagotan egin zuen biran sarrera guztiak agortu zituen toki gehienetan. 2020an, artista agertu berriaren saria irabazi zuen Los40 Music Awards sariketan; horrek agerian finkatzen du haren etorkizun oparoa laster aterako dituen musika-lan berriekin eta 2021ean Espainiako hiri nagusietan barna egiteke duen esperotako beste bira batekin.

Bigarren urtez jarraian, ‘Gauak Ziudadelan’ zikloaren eskutik, munta handiko kontzertuak izanen dira udako gauetan, ekainaren amaieratik irailaren erdialdera arte, publiko eta musika estilo ezberdinentzako hitzorduak proposatuz. Dena antolatuta dago koronabirusaren pandemiagatik ezarritako egungo segurtasun eta higiene araudien arabera, eta edukiera eta segurtasun-distantziak kontrolatuta.

Sarrerakwww.pamplonaescultura.es Kulturako udal-webgunean hartzen ahalko dira. Aurten berriz ere, Iruñeko Udalak musikaren eta kulturaren sektoreari lagunduko dio, batez ere bertakoari, urte zail honetan, koronabirusaren krisiak eragindako egoera latzaren ondoren.

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 24
  • Ordutegia21:30
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa20 € (agortuta)
  • Sarrerak Erosi
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana