"De tú a tú"

Barakaldo 2021(e)ko Irailak 25
  • "De tú a tú"

Rataplán 2021 - Barakaldoko V. Kale Antzerki Jaialdia

De tú a tú bi pertsona elkartzean, haien artean, ikuskizunaren duo edo binomio bakoitzaren artean, sortzen diren harreman pertsonal intimoetarako hurbilketa bat da. Ikuskizunean (des)gaitasun intelektual edo fisikoa duen artista batek eta dibertsitate funtzional propioa duen beste artista batek hartzen dute parte; izan ere, azken batean, denok dugu funtzionatzeko modu desberdina, nahiz eta aniztasun hori sailkatuta ez dagoen.

Proposamen berri horrek, zalantzarik gabe, pertsonen arteko berdintasunaren adierazpen eta erakusgarri izan nahi du, hau da, plano beretik begiratu ahal eta behar dugun adierazpena, ez gainetik, ez azpitik. Geure burua ezagutzea eta onartzea iragazkirik gabe, mailarik gabe, aurreiritzirik gabe, beharrezkoak ez diren errukirik gabe, eta zintzotasunez eta beldurrik gabe, elkarren artean. Konpainiaren funtsa da. Eta hori guztia zirku-, arkitektura- eta musika-teknika anitz eta kalitatezkoen bidez adierazten dugu.

GONBIDAPENAK

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMur
  • Data 2021(e)ko Irailak 25
  • Ordutegia19:30
  • LekuaEskulturen parkea
    Barakaldo
  • ZenbatekoaDoan, gonbidapenarekin
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana