Kendra

Amorebieta-Etxano 2021(e)ko Irailak 26
  • Kendra

Eleizetan 2021 programaren baitan.
 
Kendra  nazioarteko  folk  erakusgaiak  ikertzeko,  esploratzeko  eta  entzulego orokorrari  aurkezteko  duen  kezkatik  sortutako  taldea  da.  Tradizio  herrikoi ezberdinetatik abiatuta, Kendrak soka  laukotea (bi biolin, biola eta biolontxeloa) oinarri duen sonoritate berezi eta  garaikidea aurkezten du. Are gehiago, beste musika tresna batzuen presentziarekin aberasten du: harpa, gitarra, lautea, baxua, perkusioak eta ahotsa.

Ibilbide profesional anitza duten musikari multiintrumentistek osatzen dute taldea:  folk  musika,  klasikoa,  ganbera  musika,  historizista,  egile  musika,  rock-a,  musika latinoa... Jatorri geografiko desberdinetatik datozela, Euskal Herria, Errumania, Asturias... 2019an Kendra taldearekin kontzeptu berri bat sortu zuten. Errepertorioak  musikan  zehar  bidaia  proposatzen  dio  ikusleari,  eta  musikaren 
sustrai  herrikoietatik  abiatuta  bildutako  musika  sorta  ezberdinak  agertzen  ditu:  Europako Ekialdeko musika, Mediterraneokoa, tangoak, sirtakiak, Asiar folklorea, geografi koki hurbilen dagoen musika, konposizio propioak, inprobisazioak... ahaztu gabe.

Kendraren emanaldiak musika-ikuskizun dinamiko eta parte-hartzailearen kontzeptuan aurkezten dira, adin eta mota guztietako jendearentzako egokiak.

 

Ametx

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 26
  • Ordutegia19:00
  • LekuaDudeako San Miguel Baseliza
    Amorebieta-Etxano
  • ZenbatekoaDoan, gonbidapenarekin
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana