"Pirata Garrapataren istorioak"

Basauri 2021(e)ko Irailak 28
  • "Pirata Garrapataren istorioak"

San Migueleko Aste Kulturala 2021.

Antzerkia, magia eta txotxongiloak Tartekatzen dituen ikuskizuna aurkezten dugu, kutsadurak Naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena.

PIRATA GARRAPATAk bidai izugarriak egin ditu mundu osoan zehar. Bidai guzti hauetan hainbat abentura bizi ditu:

Indian, txirula magikoa aurkitu zuen...Australian, poltsa magikoa eta Errusian, era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen.

Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, itsazpean bizitakoa izan da. Gaur, egun berezia denez, era berezian kontatuko dugu istorioa. Itsasoan murgilduko gara. Bertan BIXIGU BEGI GORRI, PLAKTON, PULPI olagarroa eta beste lagun asko ezagutuko ditugu. BIXIGU BEGIGORRIk ITSASOAN arazo izugarri bat dagoela kontatuko digu...

Lortu ahal izango du, PIRATA GARRAPATAk, arazoa konpontzea?

*Sarrerak irailaren 20an banatuko dituzte 19:30ean Mikelats Kultur Elkartearen lokalean

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaPatata Tropikala
  • Data 2021(e)ko Irailak 28
  • Ordutegia18:00
  • LekuaSofia Taramona
    Basauri
  • ZenbatekoaSarrera doan, aldez aurretik izena emanda
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana