"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Uxue Alberdi + Onintza Enbeita + Nerea Ibarzabal + Ane Labaka Mayoz

Hernani 2021(e)ko Irailak 29
  • "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Uxue Alberdi + Onintza Enbeita + Nerea Ibarzabal + Ane Labaka Mayoz

Saioa eskaintzen duten bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira, hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago asmo bat.

Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean asmo osoz antolatzen da. “Ez da kasualitatea” umorea, jolasa, gogoeta,emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saio.

  • Gai- jartzailea: Amaia Agirre
  • Bertsolariak: Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz
  • Musikariak: Ixak Arruti, Gari Otamendi

Antolatzailea: Hernaniko Liburutegia.

Kultur bitartekaria: Lanku

Bertsozale

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana