"Plató" (estreinaldia)

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko irailaren 30(e)tik 2021(e)ko urriaren 9(e)ra
  • "Plató" (estreinaldia)

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.

Pieza sortu dute Sleepwalk Collective, Parasite Kolektiboa, Proyecto Larrua eta Tripak konpainiek eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Fundación Vital Fundazioak, Gasteizko Udalak/Principal Antzokiak, Sorginguneak eta Baratza Aretoak lagundu dute.
Kolaborazioa: Montehermoso Kulturunea.

--

“Hauek dira presoak. Leize honen barrenean eman dute bizitza osoa. Urtetan eta hamarkadetan mundu bat sortu dute itzaletatik. Eguzkiaren argirik gabe, baita zerurik gabe ere, sormen puruko egoera bat aurkitu dute. Azalean bizi garenontzat pentsaezina den egoera bat. Ezer eman ez denean dena irudikatua izan behar delako, dena oroitarazia izan behar delako, leizearen sakonenean pilatu diren objektuen bitartez, inoiz ikusi ez duten kanpoko mundu baten hondakinen bitartez, eta, agian, inoiz ikusiko ez dutena”.

Plató pieza eszeniko, ludiko eta murgiltzaile berri bat da, publikoa Platonen kobazulo alegorikoaren sakonenera gerturatzen duena, espetxe zaharra bihurtuz espektakulu eta harridura, errebelazio eta mirarizko mikro-mundu batean.

Gasteizen egoitza duten lau konpainien arteko lankidetza bereziaren ondorioz sortu da pieza, eta galdera serioak (eta ez horren serioak) proposatzen ditu gure errealitatearen izaeraz, baita errealitate berri bat irudikatzeko eta sortzeko gure gaitasun kolektiboaz ere.

--

Formatua: site-specific
Hizkuntza: euskara, gaztelera eta ingelesa
Iraupena: 100 minutu
  • Zuzendaria: Unai López de Armentia
  • Interpreteak: Marina Suárez, Iara Solano Arana, Hannah Frances Whelan, Aritz López, Helena Wilhelmsson, Unai López de Armentia, Samuel Metcalfe, Danel Ibisate 
  • Dramaturgia: Iara Solano Arana y Hannah Frances Whelan 
  • Koreografia eta mugimendua: Aritz López y Helena Wilhelmsson
  • Soinu espazioa eta musika konposizioa: Samuel Metcalfe
  • Eszenografia eta jantziak: Marina Suárez
  • Argiztapena: Danel Ibisate
  • Banaketa: Josune Velez de Mendizabal
 

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana