"Ikusi eta ikasi" argazki erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko urriaren 1(e)tik 2021(e)ko urriaren 15(e)ra
  • "Ikusi eta ikasi" argazki erakusketa

Bide Indarkeria Stop elkarteak IKUSI ETA IKASI argazki lehiaketa antolatu du, kalitatezko espazio publiko baten alde, bide-elkarbizitza segurua eta jasangarria lelopean.

Bertan, garraiobide seguruagoetara, garbiagoetara eta energetikoki eraginkorragoetara aldaketa bultzatzen duten argazkiak eskatu dira, ingurumen-jasangarritasunean aurrera egiteko xedez.

Argazki lehiaketako 12 argazki finalistekin erakusketa ibiltaria antolatu dute. Euskadiko hainbat lekutan egongo da ikusgai, Araban hasita.

Erakusketaren helburua isurtze gutxiagoko eta iraunkorragoa den mugikortasuna sustatzea da, baita bizimodu osasungarriagoak eta aktiboagoak sortzea ere. Kolektiboek espazio publikoa modu atseginagoan partekatu ditzaten, eta errespetuzko jarrera-aldaketarekin ezbehar kopurua jeitsi dadin.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana