"Intsumisioa Bergaran: desobedientziarako bide bat"

Bergara 2021(e)ko urriaren 1(e)tik 2021(e)ko urriaren 23(e)ra
  • "Intsumisioa Bergaran: desobedientziarako bide bat"

Intsumisioa mugimendu antimilitarista, sozial eta kulturala izan zen. Derrigorrezko soldaduska kinka larrian jarri zuen,batez ere gazte askok bertara joateari uko egin ziotelako. Gainera, kontzientzia eragozpena zabaltzen lagundu zuen, eta desobedientziaren bideari jarraituz, legeak derrigorrezko soldaduskaren ordezko ezarritako Ordezko Zerbitzu Sozialari boikota egin zion.

Bergarako Objetore Talde Antimilitaristak, BOTAk, gure herritik bertatik eta bertako partaideek Kakitzat koordinadoraren barruan egindako lanaren bidez, garrantzi handia izan zuen desobedientziaren bidez derrigorrezko
soldakuskaren desagerpen horretan. Azkenean, soldaduska bertan behera laga zuten 2001eko martxoaren 9an.

Erakusketaz gain, beste ekimen batzuk ere antolatu ditu BOTA Bergarako Objetore Talde Antimilitaristak. 

  • Urriaren1etik 23ra erakusketa Aroztegin. (Katalogoa)

  • Urriaren13an 20:00etan dokumentalaren estreinaldia eta solasaldia Seminarixoan.

Hemen trailerra.

  • Urriaren 23an Bergarako Gaztetxean desobedientziaren inguruko mahai ingurua eta ostean ospakizun txiki bat.

bergara.net

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko urriaren 1(e)tik 2021(e)ko urriaren 23(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 18:00-23:00. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igandetan: 12:00-14:00
  • Lekua Aroztegi Aretoa
    Barrenkalea, 7
    Bergara
  • Web Aroztegi Aretoa

Non

Euskadi, auzolana