"Lianak", Amaia Oihanederren erakusketa

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko urriaren 2(e)tik 2021(e)ko urriaren 31(e)ra
  • "Lianak", Amaia Oihanederren erakusketa

Haurtzarotik zeramikaz maitemindua eta bizitza osoa hari eskainia. Duela hamabi urte basoz inguratutako herri batean bizitzen hasi nintzen, Inotzun.

Nire txakurrekin zuhaitz artean egindako ibilaldi luzeek landaretza maitarazi didate, eta batez ere dena elkarlotuz zoro-zoro zintzilikatzen diren lianak.

Eragin horrek eta haurtzaroan sokekin lan egitearen oroitzapenak ere modu naturalean eraman naute makramera.

“Lianak” proiektu berri honetan nire bi maitasun sortzaileak, zeramika (gres eta portzelanazko piezen bidez) eta makramea, lotzen saiatu naiz.

“Buztingilearen amets kosmikoan, buztin-meategia azpil edo oraska erraldoi bat da, non buztinak jatorrizko ernamuinarekin konbinatu eta nahasten diren …”  G. BACHELARD


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko urriaren 2(e)tik 2021(e)ko urriaren 31(e)ra
  • Lekua Kutxa Kultur Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kutxa Kultur Plaza

Non

Euskadi, auzolana