Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021

Bilbao 2021(e)ko urriaren 3(e)tik 2021(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021

Urriaren 3an abiatuko da Durangon eta Bilbon amaituko da abenduaren 18an, final handiarekin. Guztira sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango dira Txapelketa osatuko duten saioak.

Kanporaketa fasean Durangon, Igorren, Ortuellan, Mungian, Elorrion eta Getxon izango dira saioak; finalaurreak Etxebarrian, Galdakaon eta Larrabetzun jokatuko dira; finala Bilbon izango da, Bilbao Arenan.

Kanporaketetan 36 bertsolarik kantatuko dute: Udabarriko Fasetik sailkatutako 28 bertsolarik eta 2018an finalaurrekoetan kantatu zuten beste zortzik. Finalaurrekoetako fasera 10 bertsolari sailkatuko dira eta han izango dituzte zain 2018an finalista izan ziren 8 finalistak. Hiru finalaurrekoetako irabazleek eta puntuazio altuena lortzen duten beste bostak sailkatuko dira finalera.

Sarrerak, salgai

Saioetako sarrerak erosteko www.bertsosarrerak.eus atarian dago aukera. Antolakuntzatik sarrerak Internetez erosteko gomendioa luzatu nahi dute aforo kontuak direla eta, arazorik ez sortzeko.

Oraindik sarrerarik geratuko balitz, egunean bertan txarteldegia zabalduko litzateke, 16:00etatik aurrera.

Pandemiaren eraginez ezarritako neurriak errespetatzeko eskatuko dizuegu, guztion osasunaren eta zaintzaren alde.

EGITARAUA

 

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2021(e)ko urriaren 3(e)tik 2021(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • LekuaBizkaiko hainbat herritan
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana