ZINEMAZALE BERRIAK: "Oin Handiren semea"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Urriak 3
  • ZINEMAZALE BERRIAK: "Oin Handiren semea"

EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin, abian jarritako Zinemazale Berriak programaren barruan.

Adam mutiko jatorra misio epiko batean abiatu da misterio bat argitzen saiatzeko: aitaren desagertzea. Azkenean aita elezaharretako Oin Handi berbera dela jakingo du eta urteetan egon dela oihanean ezkutatuta bere burua eta bere familia babesteko.

Izan ere, genetika-laborategi batekoek, lotsarik gabe, esperimentuak egiteko erabili nahi zuten. Adam laster ohartuko da berak ere baduela DNA berezia. Imajina ezinezko super-ahalmenak tarteko, aitarekin elkartu beharko du familia babesteko.

 

 

 

https://www.ezae.eus/es/promociones/zinemazale-ber

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2021(e)ko Urriak 3
  • Ordutegiaezae.eus
  • LekuaHainbat udalerri
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana