Bilaboko Udaleko Kultura Ikastaro eta Tailerrak 2021-2022

Bilbao 2021(e)ko urriaren 4(e)tik 2022(e)ko ekainaren 24(e)ra
  • Bilaboko Udaleko Kultura Ikastaro eta Tailerrak 2021-2022
  • Bilaboko Udaleko Kultura Ikastaro eta Tailerrak 2021-2022

  • Izena emateko epea bihar hasiko da, ekainak 22, asteartea, eta irailaren 1ean bukatuko da.
  • Izen-ematea webaren bidez egin beharko da, www.bilbao.eus. Parte hartzeko, adinez nagusi izan behar da, eta Bilbon erroldatuta egon.
  • Ikastaroak Bilboko 8 barrutietako udaltegietan egingo dira.
  • Adinekoen osasunari buruzko tailerrak doakoak dira; gainerakoetan, estreinako aldiz, tarifa berezi bat jarri da bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsonentzat.

Ikusi hemen ikastaroen gida osoa (Kultura 56. orrialdetik 75. orrialdera).

Bilboko Udalak 372 ikastaro antolatu ditu 2021-2022 ikasturterako. Tailerrak 4 alorretakoak dira: kultura, berdintasuna, aisia eta kirola, eta adineko pertsonen osasuna. Helburua bilbotarren aisialdia dinamizatzea da, aisia-aukera osasuntsuak eskainiz eta gauza berriak ikasteko aukera emanez.

Tailerretan izena emateko epea bihar hasiko da, ekainak 22, asteartea, eta irailaren 1ean bukatuko da. Izen-ematea webaren bidez egin beharko da, www.bilbao.eus.

Betiko moduan, ikastaro eta tailer hauek Bilboko 8 barrutietako udaltegietan egingo dira. Parte hartzeko, urian erroldatuta egon beharra dago, eta adin nagusikoa izan. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, bi udaltegitan eta bi tailerretarako eman dezake aldez aurretik izena, kulturaren, aisialdi eta kirolaren, eta berdintasunaren arlokoak badira; osasun arloko ikastaroetan, berriz, tailer baterako.

Irailaren 7an zozketa bat egingo da, eskatzaile bakoitzari izena emateko hitzordu bat esleitzeko, irailaren 8tik aurrera leku hauetan kontsultatu ahalko dena: Udalaren web-orrian, 944 010 010 edo 010 telefonoetara deituz (astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara), edo 944 203 166 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era). Horrez gain, izen-ematea, ordainketa eta prozesuko bestelako izapideak errazteko, honako telefono hauek eskainiko dira: adineko pertsonentzako osasun-ikastaroetarako, 944 20 44 70 eta 944 20 44 53 telefonoak –astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era–, eta aisiako eta kiroleko tailerretarako, 944 730 845 telefonoa –astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30era–.

Izen-ematea irailaren 9tik 23ra berretsi ahalko da, eta izena eman ondoko hiru egun baliodunetan egin beharko da ordainketa. Adinekoentzako osasun-ikastaroak doakoak dira; gainerakoetan, berritasun gisa, tarifa murriztu bat jarri da bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsonentzat.

Urriaren 1ean, izena emateko beste epe bat hasiko da, ikastaroetakoren batean lekurik baldin badago; kasu horretan, ez da beharrezkoa izango aurretiazko izen-ematerik edukitzea.

Ikastaro guztiak urrian hastea aurreikusi da. Osasun-segurtasuneko neurri guztiak beteko dira.

ADINEKOEN OSASUNA

Udalak 150 osasun-ikastaro prestatu ditu uriko adineko pertsonentzat.

Tailer hauek uriko pertsona adinduentzat dira, bizimodu aktibo bat egiten eta sedentarismoa saihesten ikasteko. Gainera, bizimodu osasungarrirako ohiturak sustatu nahi dira, bizi-kalitatea hobetuz, eta gorputzari on eragiteko moduak bilatu, mugimenduen segurtasuna landuz, esaterako. Onura psikologikoak ere ekarri ditzakete, talde-lanaren bidez komunikazioa erraztuz, eta onura sozialak ere bai.

Itxaronzerrenda bat egingo da ikastaroetan sartu ezin izan duten pertsonentzat.

AISIA ETA KIROLA

112 kirol eskainiko dira: aerobic, mantentze-gimnasia, erlaxazioa, zumba, luzaketak, yoga eta dantza tropikalak, besteak beste. Badira dantzan hobetzeko eskolak, yogakoak eta Tai-Chikoak ere; horietarako, baina, nahitaezkoa izango da lehendik ezagutzak izatea.

KULTURA

85 kultur tailer euskaraz emango dira, hainbat teknikari buruzkoak, hala nola zeramika, barrualdeen diseinua eta apainketa, patchwork, akuarela, eskultura, bideo-edizioa, argazkigintza digitala, joskintza sortzailea edo pintura. Horrela, euskara maila ertaina daukaten pertsonek hizkuntza praktikatu ahalko dute.

BERDINTASUNA

Berdintasunari lotutako 25 ikastaro eskainiko ditu Udalak. Eskolak emakumeen formazioa, parte-hartze soziala eta ahalduntzea hobetzeko diseinatu dira, Bilboko emakume eta gizonen aukera berdintasunaren bidean beste urrats bat eginez aurrera.

Modalitateak honako hauek dira: internet eta sare sozialak; informatikaren hastapenak; nork bere barnea ezagutzea; emakume artistak, ikuspegi feministatik; mundu zabaleko emakume idazleak, ikuspegi feministatik, eta autodefentsa feminista. Azken ikastaro horretan, eremu digitaleko indarkeria matxista jorratuko da.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana