"GALTZAUNDI ALDIZKARIA 30 URTE"

Tolosa 2021(e)ko urriaren 6(e)tik 2021(e)ko urriaren 23(e)ra
  • "GALTZAUNDI ALDIZKARIA 30 URTE"

Duela 30 urte, 1991eko maiatzaren 26an, argitaratu zen Galtzaundi aldizkariaren 0 zenbakia. Sortu berria zen Galtzaundi Euskara Taldea eta euskaltzale elkarteak abiarazitako lehen proiektu garrantzitsuenetakoa izan zen eskualdeko notiziak bilduko zituen hilabetekaria martxan jartzea. Aldizkaria hasi zen Tolosaldeko berriak lantzen, inguruko herrietako gertakizunei eta protagonistei orrialdeak eskaintzen; euskaratik eta euskaraz. Ordutik hona euskarazko komunikabideen munduan aldaketa ugari izan dira; sortu dira berriak, eta eskualdeko albisteak fin-fin lantzen jarraitzen dute Tolosaldeko Atariak, Aiurrik eta 28 Kanalak: paperean, irratian eta telebistan.

Horren gertuko ditugun tokiko komunikabideen aitzindaria izan zen Galtzaundi aldizkaria. Eta duela 30 urteko efemeride hura gogorarazteko, aldizkariaren historia jasotzen duen erakusketa prestatu du Galtzaundi euskara elkarteak. Erakusketan jasotzen dira hedabidearen hastapenak, historia, bitxikeriak, lorpenak, eta beste zenbait xehetasun.

Erakusketaren inaugurazio ekitaldia: urriaren 6an, 19:00etan, Aranburu jauregian.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko urriaren 6(e)tik 2021(e)ko urriaren 23(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 17:30-20:30
  • Lekua Aranburu Jauregia
    Andra Maria Plaza, 4
    Tolosa
  • Web Aranburu Jauregia

Non

Euskadi, auzolana