"Ikuspuntuak: Gorputzak I-VIII"

Bilbao 2021(e)ko urriaren 6(e)tik 2022(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • "Ikuspuntuak: Gorputzak I-VIII"

Maiz, ikuspuntu akademizista gailendu zaie artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuei. Ideia horretatik abiatuta, museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak, Tamara García Iglesias (Lasarte, Gipuzkoa, 1978) zinemagilearekin batera, ekimen berritzaile hau landu du, behaketaren ohiko kodeak desegin eta museoko bilduma era aske eta subjektiboan interpretatzea sustatzeko.

Lehen emanaldi honetan, 5na minutu inguruko 8 ikus-entzunezkok osatuko dute Ikuspuntuak erakusketa. Horietan, 16 emakumek hausnarketa egiten dute, beren testuinguru kultural eta sozial desberdinetatik abiatuta, era berean emakumeak protagonista diren bildumako 8 margolani buruz.

Sormena, aktibismoa edo zientzia abiapuntu hartuta arituko dira, beseak beste, Karmele Jaio, Izaskun Landaida, Miriam Ocariz eta Marta Macho-Stadler, kulturarteko bitartekaritzan diharduen emakume ijito gazte batekin eta emakume trans batekin batera, esaterako. Proposamen bakoitzak, gainera, bere narrazioa du, batzuetan poetikoa eta zentzumenen arlokoa, eta, bestetan, emozioentzako eta ideientzako pizgarria. Gorputzak saileko 8 kapituluek erronka iradokitzaile bat proposatzen diete ikus-entzuleei: hesiak desegin eta museoan izandako bizipena eraldatzea, artelanak modu berri batean behatu eta interpretatzeko ariketa egiteko.

Museoko Hezkuntza Saileko Maria Victoria Antoñanzasek eta César Ochoak aukeratu dituzte proposameneko artelanak. BBK Aretoan jarriko dira ikusgai, bakoitzari dagokion ikus-entzunezkoarekin batera, formatu handian proiektatuta (4 metro luze eta bi metro altu, gutxi gorabehera): Jan-edan umoretsua (c. 1550), Jan Mandijnena; Europaren bahiketa (c. 1570-1575), Martin de Vosena; Amatasuna (1895), Ángel Larroquerena; Mathieu de Noailles kondesaren erretratua (1913), Ignacio Zuloagarena; Kaleko emakumeak (c.1915-1917), José Gutiérrez Solanarena; Emakumea biluzik irakurtzen (1920), Robert Delaunayrena; Hiru Graziak (1959), Antonio Saurarena; eta Hispanista (Nissa Torrents) (1977-1978), R.B. Kitajena.

Museoko BBK Aretoan ez ezik, Ikuspuntuak erakusketa digital modura ere bisitatu ahal izango da, museoaren YouTube kanalean.

Kredituak

Zuzendaria: Tamara García Iglesias
Koordinatzaileak:
Maria Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Bilboko Arte Ederren Museoa
Ahotsa:
Marga Altolaguirre

 

IKUSPUNTUAK. Solasaldi-eztabaidak

Alicía García Santosek, emakumeentzako ahalduntze-eskoletan arte-irakasle diharduen berdintasunari buruzko espezialistak, zortzi solasaldi-eztabaida gidatuko ditu, genero-ikuspuntutik hausnartzeko emakumeek artean duten presentziaz: sortzaile gisa duten rola, gizonek egindako arteak emakumeak objektu bilakatzeko izandako funtzioa, edo emakume-izaera prostituzioarekin eta amatasunarekin lotuta, besteak beste.

  • 2021eko urriaren 18a Ignacio Zuloaga. Mathieu de Noailles kondesaren erretratua
  • 2021eko azaroaren 29a Robert Delaunay. Femme nue lisant (Emakumea biluzik irakurtzen)
  • 2021eko abenduaren 13a Antonio Saura. Hiru Graziak
  • 2021eko abenduaren 20a José Gutierrez Solana. Kaleko emakumeak
  • 2022ko urtarrilaren 17a Jan Mandijn. Jan-edan umoretsua
  • 2022ko otsailaren 7a Ángel Larroque. Amatasuna
  • 2022ko otsailaren 28a Martin de Vos. Europaren bahiketa
  • 2022ko martxoaren 14a R.B. Kitaj. The Hispanist (Nissa Torrents) (Hispanista (Nissa Torrents))

 

Ordutegia: 18:00etatik 19:30era
Tarifa emanaldi bakoitzeko: 3 jendearentzat oro har / 2 Museoaren Lagunentzat

Sarrerak www.museobilbao.com helbidean, edo museoko txarteldegian

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko urriaren 6(e)tik 2022(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non

Euskadi, auzolana