"Maguy Marin. L’Urgence d’agir"

Bilbao 2021(e)ko Urriak 7
  • "Maguy Marin. L’Urgence d’agir"

Dantzaldia 2021 programaren baitan.

Maguy Marin. L’Urgence d’agir (David Mambouch, 2019)

Maguy Marin koreografoaren obra antzer- kiaren estetikagatik, bere iruzkin politikoen- gatik eta dantza tradizionalean ezusteko elementu narratibo, musikal eta fisikoak ausardiaz integratzeagatik nabarmendu da. 1981ean dantzaren panorama May B piezarekin irauli zuenetik –Samuel Beckett dramaturgoaren obran inspiratuta–, Ma- rinek uko egin die edertasunaren idealei, mundu garaikidearen gaineko perspektiba ikaragarri politikoa hartzeko.

Maguy Marin. L’Urgence d’agir dokumentala sentsibilitatez zuzendu du bere seme David Mambouch-ek, eta koreografoaren ibilbide artistikoa erakusteaz gain, konbentzioen aurrean daukan errebeldia eta estrainioa edo groteskoa denari hurbiltzeko duen era partikulara azaltzen dizkigu, haiek direlako bere printzipio estetiko eta politikoen oinarrizko elementuak. 2003ko Scripps American Dance Festivalen saria emateko ekitaldian zera adierazi zuen: “Ez dut neure burua ezagutzen merkatuko ekonomiaren, baliabideen, kontsumismoaren eta gerra bezalako gero eta opresio konplexuagoen mundu honetan. Ez naiz fanatikoa, baina ez dut mundu hau den bezala onartzen’.

  • Aurkezlea: Eneko Lorente, UPV/EHUko irakaslea, Coreografías de la mirada proiektuko ikerlaria, Cine, danza y ciudad programako komisarioa.

 

 

Dantzaldia

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Urriak 7
  • Ordutegia19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • ZenbatekoaSarrera doan jarlekuak bete arte
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana