Elkarrizketa: "Irudi sekuentziatua"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Urriak 8
  • Elkarrizketa: "Irudi sekuentziatua"

Proiekzioak elkarrizketan La imagen secuenciada Kultxa Kultur Arteguneko Tamara Garcíak eta María Laura Rosak komisariatutako erakusketarekin.

Filmak argazkigintzako erakusketa batean

T. Garcia Iglesias

Sekuentzia unitate narratibo bat da, istorioa narratiboki egituratzea ahalbidetzen digutenak, metrosk edo litroak bezalaxe. Istorioa ondo egituratuta dagoenean, ikusezin bihurtzen da, eta bi gauza gerta daitezke: zuzendariaren erabakiak agerian uzten ditu edo istorioa bide naturaletik igarotzen da. Ez da eszena bat, ezta plano bat ere, eta biak izan daiteke aldi berean. Unitate plastiko bat zein sinadura bat da, eskatzen zaionaren arabera. Halere, funtsezko informazioa duen sekuentzia bat narraziotik ateratzen denean, amaierarik gabeko pertsonaiak agertzen dira, istorioa ez da ulertzen, edo moztuta geratzen da.

Imágenes Secuenciadas erakusketak kontzeptu hori eramaten du gutako bakoitzak eraikitako identitatera. Identitatea, partikula distiratsuen sekuentzia hori, errepikatutako dharma hori, herentziaren, tokiaren, esperientziaren, traumaren, erabakien, familiaren eta beste informazio ezezagun eta inkontziente infinituren batura da, eta, abiadura handian proiektatzean, mugen eta denboren haraindiko betierekotasun, mugimendu eta identifikazio sentsazioa sortzen du. Bizirauten duen geure egoak gelditzen duenean, aldiz, bere burua identitate, lurralde edo denbora izendatzen du.

Erakusketak apal proposatzen du geure buruak emakume hauengan ikustea, gure identitatearen parte gisa aukeratzea eta momentu batez ohartzea pertsona erabat ezberdinak izango ginatekeela bestelako printzipioak bagenitu; printzipioak dira erreferentzia gisa aukeratzen duguna. Nork ez du erreferentetzat beste garai edo herrialderen bateko norbait? Edo, areago, ezagutzen ez duen norbait? Nork ez du sekula ulertu edo ez da hunkituta sentitu ezezagun batekin? Nork ez du nahi izan kanpoko sekuentzia miretsi bat bere identitatean sartu eta aldatu dezan? Hori al da maitasuna?

Kasu honetan, lurralde inbaditzailea zortzi argazkilari argentinar dira: Adriana Lestido, Alicia D’amico, Lisl Steiner, Alicia Sanguinetti, Julie Weiss, Ilse Kuskova, Grete Stern eta Anne Marie Heinrich.

Aukeratutako programazioa gurekin eta haien artean elkarreragiten duten lau film dira, eta helburu du gure identitate-sekuentziak zertaz osatuta daudenaren inguruan zalantza egin dezagun.

Ekainaren 18, ostirala, 19:00

AMA-ZONA, Narcisa Hirch, Argentina, 1983, 11’

Bat-batean bular bat moztu eta itxuraldatutako emakume batek, Amazonak bezala, beste arma batzuk ditu: arkua eta gezia.

Bloody Daughter, Stéphanie Argerich, Frantzia, 2012, 95’

Martha Argerichen eta Stephen Kovacevichen alabak, Stéphanie Argerich Blagjevic-ek, bere amaren bizitzari eta obrari buruzko erretratu pertsonal eta intimoa egiten du. «Bloody daughter» ezizena jartzen dio aitak.

Elkarren ondoan jarritako eta antzeko produkzio-sistema duten bi film horiek nork bere burua irudikatzen duen moduan sortzeko gaitasunari buruzko epairik gabeko ikuspegia osatzen dute. Beste bulkada batzuen ondorioz bada ere, Argerichen filma amatasunak berak proposatzen du; Hirschena, berriz, praktika artistikoak berak. Biek erditzen dute izaki bat, zeinaren deformazio-nahiak boteretsu eta mistiko bihurtzen duen.

 
Urriaren 8, ostirala, 19:00

Juguetes, María Luisa Bemberg, Argentina, 1978, 12'

Juguetes lan dokumentala da, umeei egindako elkarrizketatik abiatuta grabatua eta urte bereko Landa Erakusketan filmatua. }0{>Irudi- eta soinu-kakofonia baten antzera eraikia. Bertan, jostailuak eta haurrentzako ipuin eta abestiak ez dira  inozenteak; aitzitik, nortasunaren eraikuntzaren konplize bihurtzen dira.

Naomi Campbell-No es fácil convertirse en otra persona, Nicolás Videla, Camila José Donoso, Txile, 2013, 85'

Yermén bere hogeita hamar urteen erdialdean dagoen transexuala da; tarot-irakurle gisa egiten du lan eta La Victoria herrialde enblematikoan bizi da. Sexu-berresleipenaren bila dabilela, kirurgia plastikoei buruzko telebista-saio batean parte hartzea erabakiko du. Bertan, ebakuntza egin eta Naomi Campbellen berdina izan nahi duen etorkin enigmatiko bat ezagutuko du.

 

Bi obrek prekuela eta sekuela gisa funtzionatzen dute. Film luzean emakume batek bere itxura berak nahi duen irudiaren antzekoa izan dadin egin behar duen borroka ikusten da; eta, bestea, emakumearen estereotipoen bilduma bat da, haren nortasuna oso eskaintza mugatu eta mugatzailearen mende jartzen duena.

 

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2021(e)ko Urriak 8
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3,5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana