"Las vaginas de Txarli" + "El erotismo de los números"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Urriak 8
  • "Las vaginas de Txarli" + "El erotismo de los números"

Komedia da, “Los ángeles de Charlie” serie ezagunaren egokitzapena. Baina oraingoan ez dira 3 emakume polizia, 2 baizik. Eta horietako bat… gizon bihurtu da.

Telesailaren parodia moduko bat da, baina gai garrantzitsuak ukituz, hala nola emakumearen diskriminazioa, sexu-orientazioa (Trans/ sexu-aldaketa), gizartearen krisiaz hitz egiten da… baina betiere umorez eta errespetuz.

Lan originala da, oso dibertigarria eta entretenigarria, eta primeran konbinatzen ditu umore absurdua eta umore adimenduna. Eta lehen esan dudan bezala, gaurkotasun handiko gaiak jotzen.
Charlieren aingeruak, orain, bi dira, bat modu misteriotsuan desagertu delako. Horri krisia gehitu zaio, eta ia ez dago misiorik. Eta, gainera, aingeruetako bat gizon bihurtzen ari da. Zoramena!

Gaurkotasun eta umore handiko istorioa da. Lan hau emakumearen, transexualitatearen eta egungo gizartearen ispilu txiki baten aldarrikapena da. Barreak eta aldarrikapenak.

Konpainia: Suéñate produkzioak
Aktoreak: Laura Muñoz eta Aitor Navarro

“El erotismo de los números”

Bizitza sexual aktiboa duen emakume heldu baten gorabeherak kontatzen ditu lan honek. Zenbakien eta azken affair-ekiko maitasun-harremanen arteko antzekotasuna bilatzen du. Joko honetara daraman ardatz nagusia bere maitale berriena da: matematikaria. Bera da inspirazio-iturria, erotismoaren eta zenbakien arteko lotura horretan.

Umorea, bakarrizketa eta antzerkia uztartzen dituen obra da. Eta, jakina, emakumearen aldarrikapen sendoa. Erotismoaz, matematikaz, sexuaz eta, batez ere, emakumeaz hitz egiten da umorez. Mikro lana da, eta ez du inor epel uzten. Barreak eta gogoeta.

Compañía: Pilar Guerra y Ángeles Cruces
Dirección: Ángeles Cruces
Actriz: Pilar Guerra


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Urriak 8
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Kutxa Kultur Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3 / 5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Kutxa Kultur Plaza

Non

Euskadi, auzolana