"Zuek"

Ziburu 2021(e)ko Urriak 8
  • "Zuek"

Ibilki 2021.

Zinema-kontzertua-antzerkia.
35 minutu.

Gure arbasoek merezi duten omenaldia, gure gurasoei gorazarre... familia memorian egindako zoom-a. Feriante karpa baten sarreran zera dioen afixa ikusi duzu: "Cinema of memories". Zinema itinerante batean sartuko zara orduan.

Kontzertu, zinema eta objetu antzerkiaren artean kokatzen den ikuskizuna da Zuek. Bere unibertsoan jasoko zaituen pertsonaia musikari eta soinu sortzaile bat da, proiektatzen diren super 8 filmetako heroi anonimoentzat konpositore. Elementuen alkimiaz eratutako munduan barrena gonbidatzen zaitu gizon horrek, "sartu eta ikusi" esango dizu, etorri eta deskubritu, begiratu, entzun eta bizi, "welcome to the cinema of memories". Eta pertsonaia hori gu baino lehenago bertan murgildu zaigula deskubrituko duzu pixkanaka.

eke.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaRouge Eléa
  • Data 2021(e)ko Urriak 8
  • Ordutegia19:30
  • LekuaErabilera anitzeko gunea
    Ziburu

Non

Euskadi, auzolana