"Izurriteak Antzinaroan"

Irun 2021(e)ko urriaren 9(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • "Izurriteak Antzinaroan"

Erakusketa honek, ia 800 urtez (K.a. II. mendetik K.o.-ko 541. urtera arte) mundu erromatarrak pairatu zituen izurriteak ditu hizpide, garai errepublikarretik Ekialdeko Erromatar Inperioko (edo Bizantzioko) Justiniano enperadorearen urteetara arte hain zuzen. Mende guzti hauetan zehar ia 90 bat gosete eta pandemiari aurre egin behar izan zieten erromatarrek eta haien ondorengoek.

Erakusketan, mendebaldea jipoitu zituzten izurrite ezberdinen jatorri, sintoma, eragin eta ibilbidea ikusi ahal izango dira, garaiko biztanleek gaitz hauei aurre egiteko hartutako neurriak ere kontuan hartuz. Baskoniari eskainitako ataltxo bat ere izanen da.

Gainera Antzinako pandemia nagusiei eta oraingoan bezalako krisietatik iraganean artikulatu ziren diskurtso sozial eta politikoei buruzko konferentzia programa bat ere izango dugu.

irun.org/

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko urriaren 9(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • OrdutegiaIraila - Martxoa: Asteartetan, asteazkeneta, ostegunetan eta igandetan: 10:00-14:00. Ostiraletan eta Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirila - Abuztua: Asteartetatik larunbatera: 10:00-20:00. Igandetan: 10:00-14:00. Astelehenetan eta igande arrat
  • Lekua Oiasso Erromatar Museoa
    Eskoleta, 1
    Irun
  • Web Oiasso Erromatar Museoa

Non

Euskadi, auzolana