Philippe Lançon eta César Coca solasean

Bilbao 2021(e)ko Urriak 9
  • Philippe Lançon eta César Coca solasean

Ja! Bilbao 2021 - Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren programaren baitan.

«2015eko urtarrilaren 7ko atentatuaren ondoren, ez nuen berrogeita hamar urteko krisia izan». Horrela hasten da Philippe Lançonek Libération egunkarian eta Charlie Hebdo astekarian hogei urtez argitaratutako artikulu-bilduma, ‘Crónicas del hombre de antes’ izenekoa. Bere buruari galdetzen dio oraingo eta lehengo gizonak, hamabi lankide hil eta aurpegia desitxuratu zizkion atentatuaren aurretik testu horiek idatzi zituenak, zerikusirik ba ote duten. «Nire buruari galdetzen diot aldatu ote naizen, edota nortasun bikoitza daukadan; egia esan, ez dakit zein den idazten jarraitzearen arrazoia, eta horrexegatik egiten dut». Badago, ordea, hasiera-hasieratik argi geratu den zerbait: bere horretan mantendu duela umore-sena.

Gonbidapenak: Irailaren 25tik aurrera. Gehienez bi pertsona bakoitzeko.

JA! Bilbao

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana