Raquel Lúa + Aina Lanas

Berriz 2021(e)ko Urriak 9
  • Raquel Lúa + Aina Lanas

Raquel Lúa Bartzelonako konpositore gazte bat da. Proiektu delikatu eta indartsua aurkezten du baina aldiberean, sentikortasunetik jaiotzen dena. Ahots melismatikoa eta literaturaz betetako letra poetikoak dira bere estiloa markatzen dutenak, eta, gainera, bere harmoniek genero musikal bakoitzaren sustraietatik murgiltzen zaituzte. 2018ko azaroan atera zuen lehen diskoa, “Ruegos y demás”.

Genero musikal bakarreko diskoa, munduko hainbat lekutako folklorea laztanduz (bossa, flamenkoa, samba, folk irlandarra, etab.). Lan honek, freskotasuna eta bat-batekotasuna eskaintzen du. Itsasoa, sustraiak, kantua eta hitzak. “Desasosiego” poema dantzatua da, maitasun erromantikoari egindako keinua, zaurgarritasunari egindako oihua eta gure mendekotasunen absurdu eta etsipenei dantza. A zer konbinazio zakarra, betazalak zimeltzen dira, nekatzen dira. Nire zoriona zurekin dago, ez joan. Nire gorputzean ez da holako artegatasunik sartzen eta.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Urriak 9
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Berrizko Kultur Etxea
    Geltoki, 3
    Berriz
  • Zenbatekoa6€ (bazkideak 4€)

Non

Euskadi, auzolana