Crash Comic 2021. Komiki Lehiaketa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko urriaren 10(e)tik 2021(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • Crash Comic 2021. Komiki Lehiaketa

PARTAIDEAK Parte hartu ahal izango dute Araban ikasten duten, lan egiten duten edo bizi diren pertsonek. Lehiaketan onartuko dira gehienez hiru komiki egile bakoitzeko, originalak eta aurretiaz argitaratu gabeak. Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adin irizpideak kontuan hartuta: • A Modalitatea: 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat. • B Modalitatea: 18 eta 30 urte arteko pertsonentzat.

GAIA, MODALITATEA ETA FORMATUA Gaia librea izango da eta pertsonaiak originalak izan beharko dira. Obrak zuribeltzean edo kolorean bidali ahal izango dira eta orri bateko hedadura izango dute, euskeraz edo gazteleraz idatziak izanik. Formatu digitalean bidaliko dira: JPG RGB bidez, 300 ppp-ko bereizmenarekin eta DIN A4 neurriarekin. Artxiboaren tamaina gehienez 5 MB-koa izango da.

AURKEZPENA Obrak erantsitako !txategi batean bidaliko dira concursocrashcomic@gmail.com posta elektronikoaren helbidera, mezuaren gorputzean idatzita izenburua, egilearen izena, adina, helbidea eta telefonoa. Halaber NAN-en kopia erantsiko da. Bidalketa epea 2021eko urriaren 1ean zabalduko da, 2021eko azaroaren 1eko 14:00etan amaituz.

EPAIMAHAIA Komikiaren munduko adituekin osatutako epaimahai batek obrarik onenak hautatuko ditu. Epaimahaiak bat-etortzearen araberako erabakiak hartuko ditu eta bere hautaketa apelaezina izango da. Sarietako edozein eman gabe utzi ahal izango da. Epaia abenduaren lehenengo astean jendarteratuko da.

SARIAK

  • A Modalitatea: 1. Lehen Saria, marrazki materialari dagokio 300 €-rekin hornitua. 2. Bigarren Saria, marrazki materialari dagokio 200 €-rekin hornitua. 3. Hirugarren Saria, marrazki materialari dagokio 100 €-rekin hornitua.
  • B Modalitatea: 1. Lehen Saria, 600 € gehi TMEO aldizkarian komikiaren argitaratzearekin hornitua. 2. Bigarren Saria, 500 €-rekin hornitua. 3. Hirugarren Saria, 400 €-rekin hornitua. Saritutako obren jabegoa une orotan egileari dagokio, baina organizazioak horiek argitaratzeko eta/edo erreproduzitzeko eskubidea erreserbatzen du, horretarako haren baimenik behar izan gabe.

SARITUEN ARGITALPENA Saritutako komikiak Arabako “Diario de Noticias” egunkarian argitaratuko dira.

FANZINE ERAKUSKETA ETA EDIZIOA Erakusketa bat eta argitalpen bat egingo dira aurkezten diren lanen artean aukeratutakoekin.

ONARPENA Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauen erabateko onarpena inplikatzen du. Hauen interpretazioaren inguruko zalantzak organizazioak ebatziko ditu. Eta honek, lehiaketaren funtzionamendu egokirako komenigarritzat jotzen dituen aldaketak erantsi ahal izango ditu, hala badagokio.

Crash Comic

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana