Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.
Producciones Teatrales Contemporáneas taldeak Espainian lehen aldiz Alexis Michalik aurkeztuko du bere lan berriarekin: Una historia de amor.
Bere lau lan aldi berean antzezten ari dira Parisen, urte askoan sarrerak agortu ondoren. Horixe gertatu zaio Alexis Michaliki, Frantziako antzerkigintzako prodijioari. Una historia de Amor (Une histoire d’amour) da bere azken sormen-lana eta, horrekin, lehen aldiz, bere ikuskizun bat zuzendu eta estreinatuko du Espainiako estatuan.
Bere funtzioa “intimitateaz da, ez nitaz”, adierazi du. “Idazle batek, zerbait idazten duen unetik, lan zintzo bat idazten duen unetik, beti idazten du bere minen eta akatsen inguruan”. Antzezlanak Katiaren eta Justineren arteko amodioa lantzen du. Intseminazio artifizialaren bidez sortutako alaba jaio eta handik egun batzuetara, Justine desagertu egin da.
Sarreren erosketa on line irailaren 28tik aurrera (10:00).