Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.
“Shock 2 Shock 1 (El Cóndor y el Puma) lana amaitu zen unean hasten da. Istorioa Milton Friedman-en doktrina monetaristaren eta haren Chicago Boys (Chicagoko unibertsitatea) goren unearekin hasten da eta XX. mendearen 2. erdialdean zehar aurrera egiten du Shock ekonomikoaren eta militarraren lehen esperimentuak Pinochetek Txilen emandako estatu-kolpea
eta Latinoamerikako toki askotan izandako Kondor operazioa dira. Horrek guztiak ekonomia neoliberalak giza baliabideen urraketa eta indarkeria bidez ezarritako erregimen diktatorialak bateratu zituen.
Antzerkia emozioa, erritmoa eta harmonia da, eta horixe da geure buruari galderak egiteko eta begiratzeko gure proposamena. Kazetaritza kritika, dokumentua, gogoeta, begiratzeko beste modu bat eta ispilua da, antzerkia bezalaxe. Bien arteko nahasketa da Shock. Fukuyamak “Historiaren amaiera” deitu zion haren oinarri izan ziren mugarri historikoak islatzen saiatuko gara”. Andrés Lima.
Sarreren erosketa on line irailaren 28tik aurrera (10:00).