Ipuin musikala: "Bidaia liluragarria", Antton Aranbururen eta Lore Ibargurenen eskutik

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Urriak 14
  • Ipuin musikala: "Bidaia liluragarria", Antton Aranbururen eta Lore Ibargurenen eskutik

Gasteizko Udal Liburutegi Sareak 2021eko urritik abendura bitartean antolatutako egitarauaren baitan.

Ikuskizun berri honetan, Perlik eta Koxkolok bidaia liluragarri bat egitera gonbidatuko gaituzte, musika eta dantzaren laguntzaz. Aniztasunaren aldeko istorio musikatua, irudimena pizteko eta familia-giroan primeran pasatzeko.

  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Adina: 4-7 urte.
  • Lekua: Arana gizarte-etxeko liburutegian.
  • Sarrera: 1,00 €. Sarrerak salgai daude irailaren 30etik aurrera gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik).
  • Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra: Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana