Malandain Ballet Biarritz: "L'oiseau bleu" (Entsegu irekia)

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Urriak 14
  • Malandain Ballet Biarritz: "L'oiseau bleu" (Entsegu irekia)

Ballet T programaren baitan, eta 2007tik gertatzen den bezala, Victoria Eugenia Antzokiaren eta, Malandain Ballet Biarritz Konpainiaren elkarlanaren ondorioz, Thierry Malandain-en eta Martin Harriague-ren azken lanen inguruko entsegu irekia izango da. Bi koreografiek Igor Stravinkskiren musika dute.

Malandain Ballet Biarritzen unibertsoa ezagutzeko aukera izango dugu. Thierry Malandainen L'Oiseau de feu (Suzko txoria) eta Martin Harriagueren Le Sacre du printemps (Udaberriaren kontsagrazioa) lanen zenbait zati aurkeztiko dituzte eta ondoren, ikusleek koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango dute.

Sarrera doakoa izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz gonbidapenak banatuko dira izen emate lehentasuna errespetatuz.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana