Euskadiko Filmategia: "Euskal emakume zinemagileak I" zikloa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko urriaren 15(e)tik 2021(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Euskadiko Filmategia: "Euskal emakume zinemagileak I" zikloa

Euskadiko Filmategiaren programazioak euskal zinemari eskaini ohi dio urteko azken hiruhilekoa. Oraingo honetan, proposatutako zikloak berezitasun nabariak ditu.Proposamena gutxienez hiru urtetan zehar garatuko da, eta beren karreretan zehar gutxienez film luze bat grabatu duten euskal emakume zinemagileen talentua agerian jarri nahi du. Filmak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egongo dira ikusgai: Tabakaleran(Donostia), Arte Ederren Museoan(Bilbo) eta Artiumen (Vitoria-Gasteiz). Horrela, Artium Euskadiko Filmategiko programazio-egoitzen artean sartuko da; ondorioz, gure programazio egonkorrak EAEko hiru lurraldeak barne hartuko ditu, erakundearen historian lehenbiziko aldiz. Hainbat urtetarako izango den zikloarekin bat etorriz, María Pilar Rodríguez irakaslea koordinatzen ari den argitalpena aurkeztuko da laster. Isabel Herguera zinemagileak sortu eta gauzatu du zikloaren kartela.

Hau da filmen zikloa osatzeko egin den komisariotza-proposamena: zinemagile bakoitzak libreki hautatuko du bere film guztien artean zein erakutsi nahi duen, eta jendaurrean aurkezteko eta publikoarekin eztabaidatzeko gonbita egingo zaio. Lehen denboraldi honetan gure zinemaren aitzindarietako batzuk izango dira protagonista. Hala, honako hauek ikusteko aukera izango dugu: Urte ilunak (Arantxa Lazkano, 1993), Euskal Herriko errepresio frankistarako hurbiltze poetikoa; eta gai berberari lotuta, Denboraren gibelean (Mirentxu Purroy), haurren begiradatik eta euskararen jazarpenetik bideratutako filma. Beste hiru dokumental oraindik bizirik dauden arazoetara hurbiltzen dira: gerra zibilari eta diktadura frankistari buruzko memoria zinematografikoa Kamarada filmean (Julia Juániz, 2013); indarkeriak tentsioan jarritako Euskal Herri batean emakumeen bakearen aldeko apustu irmoa Mariposas en el hierro filmean (Bertha Gaztelumendi, 2012); edo errefuxiatuen ezbeharra Helena Tabernak filmatutako Europa mesfidati baten atarian (Varados, 2019). Lehen denboraldi honetako eskaintzaren aniztasunaren adibide, hauek izango ditugu ikusgai: Bernardo Atxagaren egokitzapen literarioa, Aizpea Goenaga zuzendariaren eskuetan gatazka politikoaren oihartzunak hartu dituena (Zeru horiek, 2005); haurtzaroko lagunen bilera bati buruzko komedia bat (Erlauntza, Mireia Gabilondo, 2020); eta Maite Ruiz de Austrik zuzendutako haurrentzako animazioa, balioetan hezteko asmoa duena (Lucius Dumben berebiziko bidaia, 2013).

Amaitzeko, hiruhileko honetan Euskadiko Filmategiaren saio berezi bat (Elías Querejeta Zine Eskolarekin lankidetzan egindakoa) izango dugu ikusgai, koherentzia berezia izango duena: Carole Roussopoulos eta Ioana Wieder "intsumusa" eta feministen bi film, frankismoaren aurkako borrokan euskal emakumeek izan zuten protagonismoa ardatz dutenak (Mères espagnoles eta La marche des femmes à Hendaye, 1975).

BILBOKO EGITARAUA

  • Urriak 16 (19:00): Urte ilunak
  • Urriak 23 (19:00): Varados
  • Urriak 30 (19:00): Mariposas en el hierro
  • Azaroak 5 (10:00): Lucius Dumben berebiziko bidaia, giza eskubideak dira zure tresnarik onena
  • Azaroak 12 (19:00): Kamarada
  • Azaroak 20 (19:00): Denboraren gibelean
  • Abenduak 4 (19:00): Zeru horiek
  • Abenduak 11 (19:00): Erlauntza
  • Abenduak 18 (19:00): Todo está oscuro

DONOSTIAKO EGITARAUA

  • Urriak 15 (19:00): Urte ilunak
  • Urriak 22 (19:00): Varados
  • Urriak 28 (19:00): Mariposas en el hierro
  • Azaroak 4 (10:00): Lucius Dumben berebiziko bidaia, giza eskubideak dira zure tresnarik onena
  • Azaroak 11 (19:00): Kamarada
  • Azaroak 19 (19:00): Denboraren gibelean
  • Abenduak 3 (19:00): Zeru horiek
  • Abenduak 10 (19:00): Erlauntza
  • Abenduak 17 (19:00): Todo está oscuro

GASTEIZKO EGITARAUA

  • Urriak 14 (19:00): Urte ilunak
  • Urriak 21 (19:00): Varados
  • Urriak 28 (19:00): Mariposas en el hierro
  • Azaroak 4 (10:00): Lucius Dumben berebiziko bidaia, giza eskubideak dira zure tresnarik onena
  • Azaroak 11 (19:00): Kamarada
  • Azaroak 18 (19:00): Denboraren gibelean
  • Abenduak 2 (19:00): Zeru horiek
  • Abenduak 9 (19:00): Erlauntza
  • Abenduak 16 (19:00): Todo está oscuro

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko urriaren 15(e)tik 2021(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • LekuaBilbao, Donostia/San Sebastián y
    Vitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana