BAD Bilbao 2021: "Fuego Verde"

Bilbao 2021(e)ko Urriak 20
  • BAD Bilbao 2021: "Fuego Verde"

2021eko BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren barruan.

“Fuego Verde” (Su berdea) “Conversation pieces” izeneko proiektuaren lehen lana da, 2020an Isaak Erdoizak eta Nazario Díazek soinuaren eta entzutearen inguruan hasitako ikerkuntza bat, eta David Toopek proposatua bere “Resonancia siniestra” saiakeran. “Fuego Verde” (Su berdea) lanean, ikuslearekiko soinuzko eta ikusizko harremanean agitzen den arroztearen ideia ikertzen da, arkitektura txikiak eraikiz, eta haien bidez espazioa eta espazioaren barruan gertatzen diren gauzei buruzko pertzepzioa aldaraziz, ikusgai eta ikusezin denaren arteko mugetan jardunez, barruaren eta kanpoaren arteko eta konkrezioaren eta abstrakzioaren arteko mugen artean jardunez.

Iruditeria kolektibo baten ahalmena gantzutzeko nahitik abiatuta, “Fuego Verde” (Su berdea) lanak, “soinuzko bodegoi” batzuen bidez, bidaia sentikor bat proposatzen du, soinuaren fisikotasunaren zehar eta soinuak ikusgai den zerarekin duen harremanean zehar. Hala, nabarmenki gogoraraziz noise izeneko musika eta soinuzko esperimentazioa, “Fuego Verde” (Su berdea) lanak kontzertu bat proposatzen du, non lekuz aldarazten baita entzuten dugunaren eta erakustera ematen zaigun irudiaren arteko harremana, soinuaren izaera fantasiazko eta fantasmagorikorantz gerturatzen gaituelarik, atalase horretarantz non presentziak ez baitatoz beti bat begien aurrean daukagunarekin.

“Entzumenak badu estigma bat, zentzumenen artean fidagarritasunik gutxien duena izatearena. Ukitzen eta ikusten dugun zera errealitate “objektibo” baten moduan agertzen zaigu; soinuak, aldiz, antz handiagoa du fantasma batekin; espazioan hartzen duen lekua anbiguoa da, eta denboran ere iragankorra da haren existentzia. Hori dela eta, soinuak, betidanik, metafora moduan jokatu izan du, errebelazio mistikoaren, nahikunde debekatuen, gaiztoaren, moldegabearen, naturaz gaindikoaren eta ezezagunaren metafora moduan”.

Isaak Erdoiza koreografoa eta dantza garaikideko interpretea da. 2012. urtetik, Maia Villot-ekin batera, “La cosa en casa” antolatzen du, arlo batzuetako eta besteetako artisten arteko topaketa bat, etxeko giroetan, Bilboko urian. Nazario Díazek arte performatiboen arloan darama bere lan nagusia, eta bere atzenengo lana, “Lookin for Pepe”, kordobatar Pepe Espaliú artistaren figuratik abiatuta landu du, gorputzarekin, hizkuntzarekin eta lurraldearekin zerikusia duten kontuei buruz. 2016tik dabiltza sorkuntzan elkarrekin lanean, eta proiektu honetan, hain zuzen, musika-produkzioaren, zarataren eta soinuzko inprobisazioaren artean hara eta hona dabiltzan artisten ekarpenak bildu dituzte

Ideia eta performancea: Isaak Erdoiza y Nazario Díaz
Laguntza dramaturgikoa: Rosa Casado
Laguntza plastikoa eta jantziak: Maia Villot
Testu-materiala: Ibon Salvador
Zuzendaritza teknikoa: Óscar G. Villegas
Argazki-erregistroa: Camila Téllez
Ekoizpena: Metal performers
Koprodukzioa: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egoitzak eta laguntzak: Festival BAD, Más Nyam Nyam | si no vols pols no vinguis a l´era, La Caldera Barcelona, Bobo Espazioa, La Fundición Aretoa
Eskerrak: Juan Diego Calzada, Miguel Álvarez-Fernández, Myriam Rzm, Xabier Urtiaga, Iñaki Álvarez, Ariadna Rodríguez, Óscar Dasí, Cècile Brousse, Daniel Hernández, Koldo Arostegui, Mike Brookes

 


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaISAAK ERDOIZA – NAZARIO DÍAZ
  • Data 2021(e)ko Urriak 20
  • Ordutegia19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana