"Neanderthal"

Sopela 2021(e)ko Urriak 15
  • "Neanderthal"

Neanderthal giza epopeia da. Sapiens baino lehenago jaikitzen den gure lehengusu (ez hain) urruna da. Xamanen dantza da. Kontzientzia kolektiboaren manipulazioa da.

Atzokoa eta gaurkoa da. Dantza, zuzeneko musika, antzerkia eta bideoartea da, edertasunaren zerbitzura. Gizaki primitiboaren esentzia gaurko gizakiarengan sentitzea.

Neanderthal 1977an jaurtitako Voyager zundek daramaten urrezko disko hura bezalakoa izan liteke, lurraren soinuak grabatuak zituen disko hura, espaziora bota zena beste zibilizazio batek aurkitu eta aurkituko dituelakoan. Mapak, marrazkiak, soinuak, munduko musikak, Jim Carter presidentearen diskurtsoak. Baina aurkitzen duen zibilizazio hori gu geu izango gara 40.000 urte barru.

Nola ikusiko gaitu gure ondoren datorren zibilizazioak?


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana