"Anderea"

Lezo 2021(e)ko Urriak 16
  • "Anderea"

Dokumental errealista eta onirikoa, euskal mitologiaren numen nagusian oinarritua, Mari edo Anbotoko dama, paleolitotik gaur egun arte Euskal Herriaren oroimen kolektiboan bizirik iraun duen dama antzinakoa eta misteriotsua.

Mari euskal mundu primitiboaren metafora handia da, eta, zorionez, iraun ez ezik, oso lagungarria izan daiteke egungo gizartearen arazoak ulertzeko eta horiei aurre egiteko.

Mari mitoaren hausnarketa sakona da euskal mitologiaren ikerlari jakintsuei egindako elkarrizketez osatuta: Toti Martinez de Lezea, Felix Guerenabarrena, Juan Ignazio Hartsuaga, Claude Labat, Ixabel Millet, Josu Naberan, Guillermo Piquero, Peio Zabala, Enrike Zelaia eta Jose Ramón Zubimendi elkarrizketatu ditu zuzendariak (euskaraz, erdaraz eta frantsesez).

Elkarrizketen gain, naturazko irudi ederrak, Damarenean goiargituta irudi onirikoak, musika, performance, poesia, pintura, dantza, euskal tradizioa, etnografia, antropologia eta folkloreaz apaindutako filma da.

Damak aske jarraitzen du eta dokumental hau izaki mitologiko nagusiaren bila egindako bidaia da.

Teaserra

 

lezo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana