Bernaola Zikloa 2021-2022

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko urriaren 16(e)tik 2022(e)ko otsailaren 5(e)ra
  • Bernaola Zikloa 2021-2022

Urriaren 16tik otsailaren 5era bitartean, Musika Garaikideko Nazioarteko Zikloa (Bernaola Zikloa) egingo da berriro Gasteizen. Guztira 14 kontzertuk osatzen dute programa; horietako gehienak Gasteizen izango dira, baina Araian eta Bilbon ere izango da emanaldirik.

Ensemble Kuraia taldeak irekiko du programa, urriaren 16an (larunbata), Jesús Guridi musika kontserbatorioan; azaroaren 6an (larunbata), Ensemble Sinkro arituko da leku berean, eta hurrengo egunean, Araiako Andra Mari aretora hurbilduko da taldea.

Azaroaren 15ean (astelehena), Quasar Saxophone Quartet eta Trio Zukan hartuko ditu Jesús Guridi kontserbatorioak; azaroaren 20an (larunbata), berriz, Alfonso Gómez piano-jotzailea. Bestetik, Meg Stuart & Mark Tompkins bikotea Artiumen arituko da hilaren 21ean (igandea). Azaroaren 27an (larunbata) beste kontzertu bat izango da Jesus Guridi kontserbatorioan, Mocow Contemporany Music Ensemble taldearena.

Abenduan ere interes handiko bi emanaldi antolatu dira: hilaren 8an (asteazkena), Florence Augendre & Zuriñe Benavente dantzariak arituko dira Artiumen, eta hilaren 14an (asteartea), Guridi Garaikidea taldeak joko du Gasteizko kontserbatorioan.

2022ko urtarrilean jada, Ensemble Sinkroren kontzertua izango da hilaren 15ean (larunbata), Jesús Guridi kontserbatorioan, eta hilaren 17an (astelehena), talde bera arituko da Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga musika kontserbatorioan.

Berriro Gasteizko kontserbatoriora itzulita, urtarrilaren 22an El Niño de Elche artistak liluratuko du publikoa, eta hilaren 29an, Vanesa Santanachen txanda izango da.

Akusmaren ikuskizunak emango dio amaiera zikloari, otsailaren 5ean (larunbata), leku berean.

Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira, Bilboko kontzertua izan ezik, hori 19:00an hasiko baita. 

EGITARAUA

Urriak 16
19:30 / Ensemble Kuraia

Azaroak 6
19:30 / Ensemble Sinkro     

Azaroak 7
13:30 /  Ensemble Sinkro     

Azaroak 15
19:30 / Quasar Saxophone Quartet & Trio Zukan     

Azaroak 20
19:30 / Alfonso Gómez     

Azaroak 21
19:30 / Meg Stuart & Mark Tompkins

Azaroak 27
19:30 / Moscow Contemporary Music Ensemble

Abenduak 2
19:30 / Guridi Garaikideak     

Abenduak 8
19:30 / Florence Augendre & Zuriñe Benavente

Urtarrilak 15
19:30 / Ensemble Sinkro

Urtarrilak 17
19:00 / Ensemble Sinkro     

Urtarrilak 22
19:30 /  Niño de Elche     

Urtarrilak 29
19:30 / Vanesa Santanach     

Otsailak 5
19:30 /  Akusma


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana