Dupla

Barrundia 2021(e)ko Urriak 16
  • Dupla

Urriaren 16an Eromeri eguna antolatu da Arabako Barrundia herriko Larrean. Egun osoko egitaraua iragartzen da, non bazkalondoan Dupla bikoaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango den. Ez dira bakarrik ariko, agertokien zenbait lagun izango baitituzte ondoan!

Dupla nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka.

Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen zituzten ikus-entzuneko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-a egiten hasi ziren 2018ko neguan.

Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen espektakulu bisuala sortzen dute.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Urriak 16
  • Ordutegia15:30
  • LekuaLarreako Plaza
    Barrundia
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana