haatik DANTZA: "UR" (Entsegu irekia)

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Urriak 18
  • haatik DANTZA: "UR" (Entsegu irekia)

Dantza Garaikidea zer den ba al dakizu? Dantzari profesionalek nola entsaiatzen duten ikusi duzu inoiz? Koreografoak eszenatokian nola sortzen duen ikusi nahi duzu? Dantzaren munduari buruz ikasi nahi zenuke?

Horrela bada, etorri zaitez UR lan koreografikoaren entsegu irekia ikustera, haatik DANTZA konpainiaren eskutik.

UR, Haatik konpainia murgilduta dagoen azken sorkuntza, martuteneko baserritar familia baten ezjabetzeak bultzatuta gizakiak garapen ekonomikoaren aitzakiarekin natur baliabideak suntsitzeko beharraz hausnartzen du. Koldo Izagirrek idatzitako narrazioa, Pascal Gaigne-k sortutako musika eta Olatz Beobide eta Iurre Aranburu bidelagun izanik Aiert Beobidek Haatik konpainiako dantzariekin elkarlanean aurrera eramandako sorkuntza.

Entsegu ireki honetan sorkuntzaren motibazioa iturriak agertzeko eta prozesuan zehar eman diren pausoak azaltzeko prestatutako dokumentala ikusi ahal izango da. Baita taldeko kideek bizitako esperientzia ezberdinak ezagutu.

Sarrera dohainik izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana