BAD Bilbao 2021: "El Ardor"

Bilbao 2021(e)ko Urriak 19
  • BAD Bilbao 2021: "El Ardor"

2021eko BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren barruan.

El Ardor diskurtso bat dirudi. Itzal bat mintzo da: outsider, nerabe, atso, queer eta bazterreko gorputzen komunitateak hilezkor bihurtzeaz dihardu, haiekin kaleko bandak sortzeaz, desira-egoera erromantiko hilezkor baten gisa bizi daitezen, berehalako kontsumoaren kontra, eta gizarte afektibo-kapitalista suntsitzeko arma bat izan daitezen. Irrika bat dut amets: desira, krisi bihurtua. Desira hori ez da pornografiara mugatzen; egoera ia santu bat sortzeko aukera da, betiereko grina-egoera bat. Kaleak pasioz okupatzearekin egiten dut amets.

Alberto Cortés naiz. Malagan hasi nintzen antzerkigintza eta zuzendaritza ikasten. 2009an, oholtzaren gaineko bideari ekin nion sasi antzerkigintza eta zuzendaritzatik. Urteak joan urteak etorri, basatitze prozesu luze bat bihurtu da, Andaluziako periferiatik. Hainbat sortzaile aurkitu ditut bidean, nire prestakuntzan lagundu didatenak eta uneren batean oholtzari begiratzeko moduan eragina izan dutenak: Gabriela Carrizo, Rodrigo García, David Fernández, Patricia Caballero, eta abar. Oholtzaren gainera ekarri nauen bidean lagun izan ditut. Jarraitzeko gogoari eusten diot, itxaropena baitut izendatu ezinetan, ukitu ezinetan eta gizaterian. Neure sorkariak garatzen ditut, neure kezkak tailerren bidez konpartitzen ditut, eta beste sortzaile batzuen lana laguntzen dut. Gaur egun, neure nortasuna garatzen dut: sortzaile, zuzendari, antzerkigile, laguntzaile, performer, irakasle, seme, osaba, maitale, lagun.

  • Sorkuntza, dramaturgia eta interpretazioa: Alberto Cortés
  • Testua: Alberto Cortés hainbat erreferentziarekin (Hakim Bey, William Burroughs, Arthur Rimbaud, Boris Groys, Friedrich Nietzsche eta Joben).
  • Argiztapena: Benito Jiménez.
  • Musika eta soinu-espazioa: Pablo Peña.
  • Jantziak: Gloria Trenado.
  • Gorputz-laguntzailea: Patricia Caballero.
  • Argazkia eta bideoa: Manu Rosaleny eta 99 páginas.
  • Produkzioa, koprodukzioa eta babesleak: Graner de Creació, Junta de Andalucía, FITT , Universidad de Málaga

 

badbilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana