Jerry Bergonzi Quartet

Bilbao 2021(e)ko Urriak 19
  • Jerry Bergonzi Quartet

Jerry Bergonzi estatubatuar saxofonista artista irudikortzat hartua da, bere teknika itzela eta lirismo fina direla eta. Instrumentista, musikagile eta pedagogo gisa egindako ibilbidea aski aitortua izan da nazioartean.

Bostonen jaioa, umetatik du musikarekiko zaletasuna. Zazpi urterekin hasi zen klarinetea jotzen, garai hartan Duke Ellington, Count Basie eta Lester Young eredu zituela. Hamabi urterekin saxofoia hartu zuen musika-tresna nagusitzat, eta Miles Davisen eta John Coltraneren musikaz maitemindu zen. Musikari profesionala da hamahiru urte zituenetik. Bergonziren musikari-ibilbideak hirurogeiko hamarkadan egin zuen gora, New Yorkera lekualdatu eta Joe Lovano, John Scofield, Tom Harrell edota Victor Lewis musikari handiekin harremanetan jarri zenean. Dave Brubeck pianista mitikoaren taldeko kide finkoetako bat ere izan zen.

Teknika paregabea du, jazz-hizkuntza modernoak zein tradizionalak menderatzen ditu, haren soinua indartsua da, eta saxo tenore jotzaile handien oinordeko da, zalantzarik gabe. Hala, generoaren iragana errespetatuz eraikitzen den jazzaren modernitatearen erreferenterik argienetako bat da.

Orain arte, Jerry Bergonzik kalitate handiko diskografia utzi digu eta mundu osoko entzuleak liluratu ditu. Baita beste artista batzuk ere, hala nola Paul Desmond, Gerry Mulligam, Dave Holland eta John Abercrombie; harekin lan egin nahi izan dute horiek guztiek. Gainera, Bostonen ematen dituen eskolak saxofonista gazte askoren helmuga dira. Agerikoa denez, Jazz musikaren mito batek bisitatuko gaitu.

Saxo tenorea: Jerry Bergonzi.
Pianoa: Carl Winther.
Kontrabaxua: Johnny Åman.
Bateria: Anders Mogensen.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana