"Marina", Emilio Arrietarena

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Urriak 19
  • "Marina", Emilio Arrietarena

Marina, Emilio Arrietarena
Opera kontzertu bertsioan

Emilio Arrieta musikagilea jaio zeneko 200. urteurrenean, Baluarte Fundazioak haren opera ezagunenarekin inauguratuko du denboraldia: Marina operarekin. Hasiera batean zarzuela moduan sortua, opera bihurtu zen hamasei urte geroago, eta estreinatu zen egunean, bere ibilbideko txaloaldi handienetako bat jaso zuen Emilio Arrietak. Baluarteko agertokian taularatu zen lehenbiziko opera izan zen Marina, eta oraingoan, Andrea Jiménez eta José Luis Sola nafarrak buru dituen artista-zerrenda batekin etorriko da. Jiménez eta Sola protagonistak izango dira, eta haiez gain Borja Quiza eta Pablo Ruiz ere ariko dira. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, AGAOko Abesbatza Lirikoak eta Iruñeko Orfeoiak kontzertu-bertsioko opera honetako artista-zerrenda bikaina osatuko dute. Zuzendari-lanetan José Miguel Pérez-Sierra ariko da.

  • Andrea Jiménez, Marina
  • José Luis Sola, Jorge
  • Borja Quiza, Roque
  • Pablo Ruiz, Pascual


Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
AGAOren Abesbatza Lirikoa
Iruñeko Orfeoia

José Miguel Pérez-Sierra, zuzendaria

Baluarte Fundazioaren lirika denboraldia
OLGErekin koprodukzioa

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana