Ipar Eszena Bidea: "Dreaming Juliet"

Eibar 2021(e)ko Urriak 20
  • Ipar Eszena Bidea: "Dreaming Juliet"

DREAMING JULIET William Shakespeareren Romeo eta Julieta lanean oinarrituta dago giza-existentziaren funtsezko gaia jorratzeko: maitasuna. Mugimendu-antzerkian, zuzeneko musikan eta dantzan oinarritzen den lengoaia bisuala erabiliz, DREAMING JULIETek pasioaren poetika unibertsala sortzen du.

Jatorrizko obran, protagonistek maitasun debekatu eta idealizatu bat bizi dute, bien familiek kondenatua. Bien arteko harreman biziak iraupen laburra eta amaiera negargarria izango du. Orain pentsa dezagun Romeo eta Julieta ez zirela hil, eta harremanaren oztopo nagusia ez dela beren familiak aurka egotea, baizik eta mundu garaikidearen errutinen zoritxarrak.

DREAMING JULIETek Romeo eta Julietaren arteko harremana erakusten du, elkar ezagutzen dutenetik zahartzarora artekoa, eta ironiaz eta umorez erretratatzen ditu bikotearen egunerokotasuna, erditzea, amatasuna, aitatasuna, lana eta familia.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana