Off Lokal 1. Atala: "Noiz utziko dio euria egiteari" + "Lilith & Dalila" + "Titapia"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko urriaren 21(e)tik 2021(e)ko urriaren 24(e)ra
  • Off Lokal 1. Atala: "Noiz utziko dio euria egiteari" + "Lilith & Dalila" + "Titapia"

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2021programaren baitan.

Off Lokalen edizio berri honek aurreko edizioen funtsari eusten dio, eta proposamen dramatiko berriak aurkezten ditu espazio ez-konbentzionaletan, non ikuslearekiko hurbiltasuna eta zuzeneko begirada nortasun-ikur diren

Off Lokal – Lehen atala (euskaraz )

Noiz utziko dio euria egiteari, Piszifaktoria Laborategia

Demagun Thelma eta Louise Ibaiondoko biribilgune batean galdu zirela, Grand Canyonera bidean, 66ko Thunderbird kabriolet berdean. Demagun, oharkabean, ekaitz amaigabe bat eta pandemia bat iritsi zirela eskutik helduta. Aterkien eta maskaren azpian ezkutatuta nabarmendu gabe ibiliko ziren hara eta hona Louise eta Thelma. Azkenean, ematen du ateri dela eta berreskuratu dugula aurpegi osoa kaletik ibiltzeko. Baina utzi al dio zinez euria egiteari?

  • Turista: Irati Agirreazkuenaga
  • Gidari turistikoa : Mikel Ayllon
  • Kaleko musikaria: Igor Arzuaga
  • Influenzerra: Pablo Ibarluzea


Lilith & Dalila, La Claqueta

Lilith eta Dalila maitasun ezaren errepidean elkar topo egiten duten emakume biren arteko istorioa da. Ordu laurden baten zehar, bizi osoko amodioaren laburpena eskeiniko digute. Badago modurik maitasuna edo maitasun eza hamabost minututan azaltzeko? Gure iritziz bai, badago.

  • Antzerkigintza: Ozkar Galan
  • Zuzendaritza: Carmen San Esteban
  • Antzezleak: Carmen San Esteban, Vene Herrero.


Titapia, Arrapala

Titapiak amatasunari aurrez aurre begiratzen dio. Nekane eta Bakartxo tabua hausten ausartuko dira emakumeek bizi duten alde gogor eta ez hain erakargarria plazaratuz. Haien bizipenak zintzotasunez partekatuko dituzte, norberaren ezinegon eta kezkez sakonki mintzatuko dira eta, bereziki, beren buruez egingo dute barre, hori baita askotan terapiarik onena.

  • Zuzendaritza: Arrapala.
  • Testua: Iratxe Gallardo, Anaiz Mendiboure.
  • Antzezleak: Iratxe Gallardo, Anaiz Mendiboure

Sarreren erosketa on line irailaren 28tik aurrera (10:00).


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko urriaren 21(e)tik 2021(e)ko urriaren 24(e)ra
  • OrdutegiaUrriak 21 eta 22, 19:00-20:00 / Urriak 23 eta 24, 12:00-13:00
  • Lekua Ibaiondoko Gizarte Etxea
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Ibaiondoko Gizarte Etxea

Non

Euskadi, auzolana