"Emakumeak abstrakziogile"

Bilbao 2021(e)ko urriaren 22(e)tik 2022(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • "Emakumeak abstrakziogile"
    "Prismes électriques" Sonia Delaunay

Emakumeak abstrakziogile erakusketaren helburua da inork kontatu ez duen artearen historia kontatzea, batez ere XX. eta XXI. mendeetakoarena, eta emakume artistek abstrakzioari egindako ekarpenean jartzen du arreta. 100 bat artista biltzen ditu erakusketak, hainbat diziplinatakoak (esaterako, dantza, arte aplikatuak, argazkilaritza, zinema eta performancea), eta munduko eremu askotakoak (Latinoamerika, Ekialde Ertaina, Asia, Europa eta AEB); haien bidez, ahots ugariz osatutako historia hedatua eta konplexua aurkeztu nahi du.

Abstrakzioari buruzko erakusketa askok gutxietsi egiten dute emakumeek mugimendu horren garapenean duten funtsezko zeregina. Emakume artistei bidegabeki egin zaie ez ikusiarena batzuetan, baina erakusketa honek, arreta haiek guztiek egindako bideetan jarrita, beste era batera kontatu nahi du historia. Emakumeak abstrakziogile erakusketak mugimendu horretako une garrantzitsuak azaltzen ditu, eta gogora ekartzen ditu artisten euren ikerketak (bai banaka bai taldean eginak) eta erakusketa garrantzitsuenak.

Egoitzak: Centre Pompidou (Paris) eta Guggenheim Bilbao Museoa.

Komisarioak: Christine Macel, Musée national d’art moderne (Mnam) museoko (Centre Pompidou, Paris) arte-arduradun nagusia eta Sortze Garaikideko eta Prospektiba Saileko burua; eta Karolina Lewandowska, arte-arduraduna (Argazkilaritza Saila, Mnam, Centre Pompidou, Paris). Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduradun Lekha Hileman Waitollerrekin batera.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko urriaren 22(e)tik 2022(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana