"Gernika batzordea: 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen"

Gernika-Lumo 2021(e)ko Urriak 22
  • "Gernika batzordea: 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen"

Gernika Batzordea elkarteak 45 urte bete ditu apirilean (1976-2021). Orain arteko bidea kontatzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztuko dugu urrian: “Gernika Batzordea: 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen”.

Gernika Batzordeak diktadura garaitik gaurdainoko bilakaera du. Bonbek txikitutako bizitza eta bsizipen zatiak batu eta kontakizun kaleidoskopikoa eraikiz herri memoria egiten aritu da 45 urtez. Are gehiago, momentu historiko bakoitzaren zerbitzura jarri da beti gatazka politikoen aurrean soluzioak bilatu asmoz.

Orain arteko ibilbidea kontatzeko asmoz ikus-entzunezko hau egin dugu protagonisten ahotsetatik abiatuta proiektu kolektibo izaera emanez. Gure txori koloristak gizabanakoen eta kolektiboen eskubideen alde txioka jarraituko du.”

Antolatzaileak: Gernika Batzordea eta Zine-Klub Gernika


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Urriak 22
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Lizeo Antzokia
    8 de Enero, 4
    Gernika-Lumo
  • Zenbatekoa4,5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Lizeo Antzokia

Non

Euskadi, auzolana