Mikel Azpiroz: "Islak"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Urriak 22
  • Mikel Azpiroz: "Islak"

Mikel Azpirozek (pianoa), Karlos Aranzegi (bateria) eta Fernando Neira (kontrabaxua) lagun dituela, Islak disko berria aurkeztuko du. Abesti berriez gain, Zuri eta Gaua diskoetako abestien bilduma batekin osatuko du kontzertua. Inpresionismotik blues-era, beste lurralde batzuetako lurrin exotikoetatik –Euskal Herrikoak ere izan daitezkeen lurraldeak- abangoardiako joeretara, bere musikak geltoki ugari ditu, beti ere kaxoi itxiak saihestuta. Melodia lasaiak dira, gauekoak, intimistak, egileak "Elkano Browning Cream" proiektuarekin garatzen duen bide erritmiko eta ludikokoaz bestelakoak.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana