Su Ta Gar

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Urriak 22
  • Su Ta Gar

Su Ta Garri buruz gauza gutxi esan daitezke, ia dena esanda dago eta. 31 urte pasa dira beraien lehen kontzertutik, zein Ondarruko Gaztetxean izan zen 1988an, hain zuzen. Eibarreko talde honek egin duen erarkapenik handiena, Heavy Metal estiloa euskaraz egitea izan da.

Aurrerakoiak izan dira beraien mezuetan eta estilo musikalean, zeintzuk hasiera batetik gaur egun arte garaipena eman dien, Euskal Herriko talde soil bat izanda. 11 disko eta 1000 kontzertu baina gehiago egin dituzte. Aurreko neguan, beraien 30.urtemuga zela eta, Madrilgo, Bartzelonako, Berlingo eta Euskal Herriko musika areto guztiak bete zituzten sarrera guztiak agortuz.  Publikoaren partetik hain erantzun ona eduki eta gero, udaran kontzertu dexente eman zituzten, adibidez Gasteizko jaietan eta Bilboko Aste Nagusian Abuztuaren 17an beraien girari amaiera emanez. 

Duten fama dela eta, harritu egin  gaitu “Urban ROCK Concept-en” jotzeko gonbidapena onartu izanak. Hala ere, primeran pasatzeko asmoa dugu. Zuk gauza bera egin nahi baduzu, ahalik eta azkarren, zure sarrera erosi agortu baino lehen.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana