BAD Bilbao 2021: "El ritmo que nos precede" (estreinaldia)

Bilbao 2021(e)ko Urriak 23
  • BAD Bilbao 2021: "El ritmo que nos precede" (estreinaldia)

2021eko BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren barrua

Ze musikak sortu du aurretik daukagun historia?
Zein da gure lekua musika honetan?
Gure barruko zein erritmok esaten digu nor garen?

3 dantzari beren gorputzetan idatzita geratu den herentziaren inguruan galdezka ari dira. Memoria izan aurretik gertatutako gauzak datozkie gogora, mugimenduarekin. Historiak zarata eta melodia bihurtzen dira.

Dantza espazioan marrazten den kontzertua da. Hori agertzeko, soinua atera behar zaio.

Koldok honakoekin lan egin du: Mudances-Angels Margarit konpainia, Deborah Hay, Jesús Rubio Gamo, Erre que Erre, Rodrigo Sobarzo koreografo txiletarra, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de Chattel konpainia, NuxCompany, eta La ejecutora. Jerome Bel-en “The show must go on” piezan ere parte hartu du.

2018an Performing Gender europar proiektuaren parte diren bost koreografo gorakorretako bat izateko hautatu zuten.

Azken urteetan “Angela y Koldo” bikoa osatu du, Angela Peris Alcantudekin batera. “Un Cuerpo Sinvergüenza” eta “Alles” piezak hainbat herrialdetan aurkeztu dira.

  • Zuzendaritza: Koldo Arostegui
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Natalia García Muro, Eneko Gil Alberdi, Koldo Arostegui
  • Musika: Mikel R. Nieto
  • Argiztapena: Arantza Heredia
  • Eszenografia: Javier Arbizu
  • Koreografiaren laguntzailea: Olatz de Andrés
  • Bideoa: Marian Guerrikabeitia
  • Argazkiak: Dani Hernández

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundutako proiektua eta La Fundicion Bilbao eta Harrobia Eskenaren babesarekin.
Eskerrak: Ana Rosa Tercero, Olatz de Andrés.

 

badbilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana