BAD Bilbao 2021: "Pienso casa, digo silla"

Bilbao 2021(e)ko Urriak 23
  • BAD Bilbao 2021: "Pienso casa, digo silla"

2021eko BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren barrua

“Pienso casa, digo silla” lanean Erdi Aroko ameslarien esperientziei erreparatzen diegu, gure mundu desakralizatuan sinesteak esan nahi duenarekin aurrez aurre jartzeko. Zer da esperientzia irudikorra eta nola itzul liteke mundu garaikidean? Irudi hilen aro honetan, zer balio du irudimenak? Gure lana fedearen potentzialaren eta ikuslearen adimena pizteko gorputz eta arima aritzearen ingurukoa da. Begitazio profetikoak, hipnosi katartikoak, dantza anakronikoak, haratagoko abestiak... Iraganera begiratzen dugu, gure orainaldia den hil osteko garai honetan galdu dugun zerbait berreskuratzeko.

Los Detectives Bartzelonako konpainia bat da, Mariona Naudin, María García Vera eta Marina Colominak osatua (Laia Cabrera eta Sofia Asencioren laguntzarekin). El Graner, La Caldera eta Antic Teatreko artista egoiliar hauek emakumeen gorputza eta haren esanahi kulturalak jorratzen dituzte. Emaitza antzerki-koreografia edo antzerki koreografiatu berezi bat da, umorez betea.

  • Kontzeptua eta performancea: Los Detectives (Marina Colomina, María García Vera, Mariona Naudin), Amaranta Velarde, Laia Cabrera
  • Laguntza eta kanpoko begirada: Sofía Asencio 
  • Argiztapena: Daniel Miracle
  • Soinua: Pablo Schvarzman
  • Koprodukzioa: Antic Teatre, Espai de Creació – Grec 2019 Festival de Barcelona
  • Laguntzaileak: La Caldera, Graner, Centre de Creació de Dansa i Arts Vives, Festival SÂLMON, OSICGeneralitat de Catalunya
badbilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana