"Diva"

Bilbao 2021(e)ko Urriak 23
  • "Diva"

Diva lanarekin opera-dramara itzuli da Albert Boadella zuzendaria. Maria Callasen mitoari heldu dio oraingoan, Onassisek alde egin ostean ahots ospetsuari eutsi ezin izan zioneko bizitza tragikoari erreparatuta, hain zuzen.

Diva lanak erakusten dituen urteetan, Callas gainbehera betean dago. Onassis hil egin da, eta kritikak gupidarik gabe tratatzen du Callas. Oroitzapenen munduan bizi da, oraina arbuiatzen du, eta jada berriro interpretatu ezingo duen ametsezko errepertorioan zehar laguntzera behartzen du répétiteur edo maisu errepikatzailea. Egoera sadomasokista sortzeko ere erabiliko du. Onassis maite handia interpretatzera behartuko du. Haren unerik sutsuenak eta gorenak. Eldarnioan, abeslariak berak antzeztu zituen opera-drametako bikote gisa irudikatuko du maitale grekoa. Hilko duen pertsonaia izango da, edo operaren amaieran berarekin batera hilko dena. Bere amaiera misteriotsurako bidearen hasiera da, laster nahieran burutuko duen bidearena.

Egilea eta eszena-zuzendaria: Albert Boadella.
Musika-zuzendaria: Manuel Coves.
Sopranoa: Mari´a Rey-Joly (Maria Callas).
Tenorea eta pianista: Antonio Comas (Onassis).
Aholkularitza artistikoa: Dolors Caminal.
Argiztatzailea: Bernat Jansa.
Soinu-diseinua: Pedro Lastra.
Zuzendaritza-laguntzailea: Martina Cabanas.
Koreografia: Silvia Brossa.
Norma, Manon Lescaut, Tosca, Otello, La Wally, Madama Butterfly eta beste opera-lan batzuetako ariak eta duoak. Galiziako Real Filharmoni´ak egindako grabaketa.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana