"Tupper XXX"

Getxo 2021(e)ko Urriak 24
  • "Tupper XXX"

Hiru emakume; Elena, Susana eta Marta. Bata ezkondua, bestea dibortziatua eta hirugarrena ezkongabea, sasoia joaten ari zaiona. Hirurak bikote-arazoekin edo zuzenean bikoterik gabe. Ezaguna egiten zaizue, ezta?

Dagoeneko gimnasio, apaindegi eta ordu txikitako diskotekatan denbora galtzearekin kokoteraino eta Greyren 50 itzalak (hainbat aldiz) irakurri eta gero, hiruren artean zakarrena den Elenaren etxean Tupper-Sex bilera bat antolatzeko apeta izan dute. Bileraren ustekabeko sustatzaileak, Consolación andreak ("Conso" lagunentzat), "amodio propioa" esaten dugun hori lortzeko irudimenez betetako aukera pila bat erakutsiko dizkie. Erakusketa ezin barregarriago honetan zehar, emakume bakoitzak ezkutatzen dituen gatazka eta gorabehera ezberdinak ezagutzen joango gara. Izan ere, azkenean, bizitzan gertatzen den bezala, ezer ez da dirudiena.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana