Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.
Jean Giono idazle frantsesaren ipuin alegoriko batean oinarrituta, Zuhaitzak landatzen zituen gizonak bi gizonen arteko topaketa kontatzen du.
Alpeetako mendietan, Proventzatik gertu, haran desolatu bat baso bihurtzen ahalegintzen den artzaina, eta gazte bat bere buruaren bila.
Topaketa horri esker, gazteak borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziaren armak direla jakingo du.
Funtsean, Europako historiaren gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsa naturaren ulermenetik kontatuta, gizakiaren sormen-indarra eta xehetasun txikiekiko maitasuna.